Bidashopek desfilea egingo du larunbatean Irungo kaleetatik
11:30ean hasiko da Uranzu kalean eta 12:15ean bukatuko da Zabaltza plazan. Txaranga batek eta dantza talde batek goiza girotuko dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/10/bidashop-irun-desfile-15-de-octubre.jpg)
Bidashopek Irungo kaleetan zehar murgilduko den moda desfile bat antolatu du larunbaterako. 11:30ean hasiko da Uranzu kalean eta 12:15ean emango zaio bukaera Zabaltza plazan. Horrez gain, 12:00etatik aurrera, Peña Poteo Txarangak eta MY Dance Studioko dantzariek goiza girotuko dute.