Oraindik izena eman daiteke Oiassoko antzerki tailerretan
Asteazkenero elkartuko dira bi klaseak, bata helduena eta bestea 8 eta 13 bitarteko haurrentzat.
Haur eta helduak antzerki klasiko greko latindarrera erakartzeko antzerki saioak antolatu ditu beste urte batez Oiasso museoak, aldundiarekin batera. Asmo nagusietako bat ere bada Dies Oiassonis jaialdi erromatarraren esparruan programatzen diren ikuskizunetan parte hartzera bultzatzea.
Irailean egin zuten tailerren aurkezpena eta gaur jakinarazi dute oraindik plaza batzuk libre geratu direla.
8 eta 13 urte bitarteko hurrentzako saioak Nerea Arriolak eskainiko ditu, urriaren 19tik abenduaren 14ra, asteazkenero. 17:15ean hasi eta 18:30ean amaituko dituzte eta matrikularen kostua 40 eurokoa da.
Helduentzako tailerra, asteazkenetan egingo da ere urriaren 19tik 14ra, 18:30ean hasi eta 20:30era. Matrikularen prezioak 40 euro balio ditu ere eta Patxi Perez izango da irakaslea.
Klaseak museoan emango dira eta lehenagotik izena eman behar da telefonoz 943 63 93 53 zenbakira deituta edota posta elektronikora mezua bidalita.