Auzo elkarteei aurkeztu diete segurtasun eta bizikidetzaren ituna
Gaur merkatari eta ostalariei egingo diete aurkezpena.
Irailaren 22an udalbatza osatzen duten alderdi guztiek Irungo Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Ituna sinatu zuten, eta atzo, Oiasso elkarteen federazioari eta Hiritar Foroari aurkeztu zieten.
Atzo Palmera Monteron egindako saioa lehena izan zen eta auzo elkarte gehienen ordezkariak bertaratu zirela jakinarazi du udalak. Parte hartu dute ere Cristina Laborda, Udaltzaingoaren ordezkariak eta “beste udal ordezkariak”. Bigarren bilera gaur egingo dute merkatari eta ostalariekin.