Mendelu auzoa zaharberritze-eremu izendatzea eskatu du PSE-EEk
Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako kontseilariordearekin eta sail bereko zuzendariarekin bildu da gaur goizean Hondarribiko PSE-EE.
Gaur goizean Miguel de los Toyos, Lurralde Plangintza eta Hiri Agendako kontseilari ordea eta Nacho de la Puerta, sail bereko zuzendaria Hondarribiko PSE-EErekin bildu dira Mendelu auzoan. Bertan, auzoaren egoeraren inguruan hausnartu dute.
Auzoak leheneraketa urbanistiko eta soziala behar duela ondorioztatu dute eta horretarako, lehen pausua, udalak Eusko Jaurlaritzari auzoa zaharberritze-eremu izendatu dezatela eskatzea dela iritzi dute. “Sailarteko jarduketa hau auzoaren leheneraketaren lehen pausua izanik”.