Senidetza indartzeko estropada
Datorren larunbatean etorriko dira Iruñeko Algara eta Irrintzi peñak Hondarribira. Estropadaz gain egun osoko egitaraua prestatu dute.
Datorren larunbatean (hilak 15) Nabarreria Hiria Estropada egingo da Hondarribian. Iruñeako El Bullicio-Iruñeko Algara eta Irrintzi peñak estropada egingo dute Puntalea auzoko kanalean. 2016an antolatu zen estropada hau lehenengoz. Orduko hartan Karmen Kaleko Traineru Estropada zuen izena. Estropada honek bi urteren ondoren galdutakoa berreskuratzea du helburu.
Hondarribiko Arraun Elkartearen laguntzaz bi traineru osatuko dituzte: peña bakoitzeko 12 kidek parte hartuko dute eta eskifaia Hondarribia Arraun Elkarteko bi arraunlarirekin osatuko dute. Traineruak Ioseba Amunarrizen eta Miren Garmendia patroien gidaritzapean uretaratuko dira.
Estropadaz gain, egun osoko egitaraua prestatu dute:
- 09:00etan Iruñeko Algara eta Irrintzi eskifaiei harrera egingo diete Hondarribiko Arraun Elkartean.
- 10:00etan Elkartean bertan gosaria prestatuko diete.
- 11:30ean Estropada egingo dute.
- 12:30ean Poteo kalejira hasiko da.
- 15:00etan Ola Sagardotegian senidetze bazkaria izango dute.
- 19:00etan Agurra Larrain Dantzarekin amaituko dute eguna.