Gripearen aurkako kanpaina, martxan
Beste urte batez, Itsas Etxea Auditoriuma izango da txertoak ipintzeko baliatuko duten eraikina.
Astelehenean hasi zen Euskadin gripearen aurkako txertoaren kanpaina eta abendura bitarte egongo da martxan. Denbora horretan, udalak utzita, Itsas Etxea Auditoriuma baliatuko dute zerbitzua emateko.
Alkateak administrazioen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu eta azken urteetan egin duten bezala, oraingoan ere, Osakidetzaren esku utzi du Itsas Etxea.
65 urtetik gorako pertsonei, haurdun daudenei eta gaixotasun kronikoak dituztenei zuzenduta dagoen kanpaina da. Hortaz gain, kanpaina hau COVID-19aren laugarren dosia jartzeko ere baliatuko dute. 80 urtetik gorakoek jasoko dute txertoa.