David Nuño, Irungo alkatetzarako primarioetara
Podemoseko alkatetzarako primarioetara aurkeztu da 'Bat Egin Podemos' proiektuarekin. Bere helburua da legegintzaldi honetan egiten ari den lanarekin jarraitzea.
David Nuño Podemoseko Irungo Udaleko bozeramaileak gaur aurkeztu du Podemosen alkatetzarako primarioetarako hautagaitza. Alderditik azaldu dute bere helburua legegintzaldi honetan egiten ari den lanarekin jarraitzea dela, egiten ari diren politikak finkatzeko herritar guztiak babesteko xedearekin, are gehiago egungo krisi egoerarekin.
Gizarte gehiengoen alde eta gizarte bidezkoago, berdinzaleago, feministago eta ekologistago baten alde egiten ari den lanak “kideen babesa” jaso duela aitortu du Nuñok, eta, horregatik, primarioetara berriz aurkeztea erabaki du, Irungo alkatetzarako hautagaitzaren buru izateko.
David Nuño ‘Bat Egin Podemos’ proiektuarekin aurkeztuko da primarioetara. Proiektu horren ardatzak honakoak direla zehatu du: irekia eta integratzailea; herritarrei hiri eredu bidezkoagoa eta aurrerakoiagoa eskainiko diena; Ongizate Estatuari eustea bermatuko diona; herritarrei bizitza duina eskainiko diena; eta zerbitzu publikoen aldeko apustuari helduko diona.
Nuñok 2019an lortu zuen zinegotzi akta, eta ordutik Irungo Udalean dago.