Quique Gonzalez Irunen izango da azaroaren 6an
Artista madrildarrak 'Sur en el valle' disko berria aurkeztuko du Amaia KZn. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Quique Gonzalez artista madrildarra Irunen izango da azaroaren 6an, 19:00etan, Amaia KZn. Udaleko Kultura sailak adierazi du udazkeneko hitzordu garrantzitsuenetakoa izango dela honakoa.
Musikari madrildarrak argitaratu berri duen ‘Sur en el valle’ diskoa aurkeztuko du Irunen. Disko berri hori Kantauriar erlaitz osoan ezaguna den haize horretan dago inspiratua. 2020ko azaroan grabatua, hamaika abestik osatzen dute Gonzalezen produkzio berria.
Juncal Eizagirre Kulturako ordezkariak Irungo Udala zuzeneko musikaren alde egiten ari den apustua balioan jarri nahi izan du: “Aste honetan jaialdi historiko bat bizi izan dugu, tabernetan zirkuitu akustiko berri baten hasiera, eta gaur lehen mailako kontzertu bat iragartzen dugu, dena zuzeneko musikaren aldeko apustuaren ildotik, Kulturaren arloan hartara konprometitu ginen”.
Sarrerak salgai daude dagoeneko ohiko tokietan: Irungo Udalaren webguneko sarreren atalean, Luis Marianoko lorategietan eta Amaia KZko leihatilan, betiere sarrerarik geratzen bada. Sarrerek 15 euroko prezioa dute. Horrez gain, sarrera hobariduna 10 eurokoa izango da hurrengoentzat: langabetuak, 14 urtetik beherakoentzat, gazte txartela dutenentzat eta familia ugariaren txartela dutenentzat. 2+2 bonua eskuratzeko aukera ere badagoela azaldu du udalak, 30 euroan (bi sarrera orokor gehi sarrera hobaridunak).