EAJren auto ilaren galdera erantzun du Espainiako Gobernuak
Udan sortu ziren auto ilara bukaezinen arrazoiak argitzeko eskatu zuen Irungo EAJk abuztuan. Asteartean jaso zuten eskari horren erantzuna.
Udan zehar, auto ilara amaigabeak egon ziren Irunen, eta iragan abuztuan, Irungo EAJk eskaera bat egin zioen udal gobernuari auto ilara horien inguruko informazioa jasotzeko. Irungo Udalean aurrera eraman zuten Adierzazpen Instituzionalean, EAJren eskaera argia izan zen: Udal gobernuak eska ziezaiola Espainiako Gobernuari, mugaz, Frantziako bidesariez eta jendarmeriaren kontrolen arduradun den heinean, asteetan zehar bizi izan ziren ilara amaigabeen egoera jasanezina argitzea.
Egoera horri erantzuna emateko eta irundarren “ongizatea lehenetsiz”, “etengabeko lankidetza zuzena” izan du EAJk zenbait maila instituzionalekin, besteak beste jeltzaleek Madrilen dituzten diputatuekin.
Horren harira, abuztuaren 29an, Espainiako Gobernuari zuzendutako eta gai horri erreferentzia egiten zizkioten hainbat galdera erregistratu zituzten, eta asteartean jaso zuten erantzuna: “Frantziarako norabidean izandako auto ilarak Frantziako agintariek mugaren aldean ezarritako herritarren segurtasuneko kontrol neurrien ondorio izan ziren; zehazki, A63 errepidean (Frantzia), eta AP-8 autobidean, Espainiako aldean”.
Madriletik erantzun hori jasota, honakoa izan da Irungo EAJren erantzuna: “Are gehiago harritzen gaitu hiria zuzentzen urteak daramatzan alkate batek, beste erakunde batzuekin liskar antzuak sortu izana, eta Irungo benetako premiez eta horiek behar bezala kudeatzeko moduaz ez jabetzea”.