Bidasoa, EHF European Leagueko D multzora
Füchse Berlin, Eurofarm Pelister, Motor Zaporozhye, Skanderborg-Aarhus eta Aguas Sanas Milaneza izango dira bidasoarren aurkariak multzoen fasean.
Gaur goizean zozkatu da EHFren egoitzan EHF European Leagueko multzoen fasea, eta Bidasoa Irunek D multzoan jokatuko du. Füchse Berlin alemaniarra, Eurofarm Pelister mazedoniarra, Motor Zaporozhye ukrainarra, Skanderborg-Aarhus danimarkarra eta Aguas Sanas Milaneza portugaldarra izango dira bidasoarren aurkariak multzoen fase horretan.
Hamar partida jokatuko dituzte guztira. Lehen norgehiagoka hilaren 25ean izango da, eta azkena, 2023ko otsailaren 28an. European Leagueko partidak bi ordutegietan jokatuko dira: 18:45ean eta 20:45ean.
EHFk behin-betiko egutegia eta ordutegiak jakinarazten dituenean, klubak abonuen prezioak eta salmenta datak argitaratuko dituela iragarri du.