Helduek liburutegiekin duten harremana izango dute hizketagai
Arantza Mariskalek eta Estibaltz Albizuk parte hartuko dute 'Helduak eta liburutegiak' tertulian.
Arantza Mariska, Medialab-Tabakalerako liburutegiko arduraduna eta Estibalitz Albizu Durangoko liburutegiko zuzendariak helduen eta liburutegien arteko erlazioa izango dute hizketagai ostegunean. Garbiñe Ubeda, berriz, aurkezle lanetan arituko da.
Hilak 6, 19:00etan hasiko dute hizketaldia. Honakoa, Txanogorritxo programazioaren barruan kokatzen da.