Enpresen ideiak eta proiektuak martxan jartzeko laguntzak
Zortzigarrenez eskainiko ditu Bidasoa Bizirikek bertako proiektuak martxan jartzeko diru laguntzak.
Zortzigarrenez, Bidasoa Bizirikek enpresen ideiak eta proiektuak martxan jartzeko diru laguntzak bideratuko ditu. Guztira 22 onuradunentzako laguntzak izango dira eta Euskal Enplegu zerbitzuaren ekintzaileei laguntzeko programaren parte dira. Laguntzak eskatzeko beharrezkoa da aldez aurretik Bidasoa Biziriken izena emanda egotea eta aholkularitza edo laguntza prozesuetan inskribatuta egotea.
Ideia bat garatzeko 1.000 euro jasoko dute onuradunek, proiektuak garatzeko, berriz, 1.500 euro. Gainera, 18 eta 30 urte dituzten eskatzaileei %15 gehiago luzatuko diete laguntza, eta eskatzailea emakumezkoa bada, beste %15.
Urriaren 10ean jardunaldi presentziala antolatu dute, bertatik bertara informazioa eskaintzeko. Astelehenean 13:30ean Bidasoa Bizirikeko bulegoan izango da hori.
Xehetasunak Bidasoa Biziriken webgunean eta ideiak bizirik gunean edo hurrengo telefonoan 943 50 96 00.