Kolstad Handball talde norvegiarra penaltitan kanporatu ondoren, biharko multzoen faseko zozketan izango dira Jacobo Cuetararen mutilak.
Bidasoa Irun EHF European Leagueko multzoen fasean izango da atzo Kolstad Handball talde norvegiarra penaltitan kanporatu ondoren. Jacobo Cuetararen mutilek oso partida serioa jokatu zuten, eta uneoro izan ziren kanporaketaren lehian. Hiru golengatik (28-25) galdu bazuten ere, kanporaketa berdindua bukatu zen, Bidasoak ere hiru goleko aldearengatik (30-27) irabazi baitzuten joaneko partida Artalekun, eta penaltitara iritsi ziren. Bi taldeek lehen bost jaurtiketak sartu ondoren, Harbaoui Mehdi atezain bidasoarrak seigarren penaltia gelditu zuen, eta Iñaki Caverok, azkena sartuta, garaipena eman zion Bidasoari.
Bihar zozkatuko da EHF European Leagueko multzoen fasea eta Bidasoak bere hurrengo arerioak ezagutuko ditu. Bien bitartean, Asobal Ligak aurrera darrai, eta larunbatean, hilak 8, 17:30ean, Bidasoak Civitas Guadalajara taldea jasoko du Artalekun.