Onddo eta perretxikoen mundua ezagutzeko aukera
Lapurriturriko gunean finkatu dute paseoa urriaren 16ean eta Jesus Maria Orcajo eta Patxi Lago adituek gidatuko dute.
Perretxikoen eta onddoen lurretan murgiltzeko txango bat antolatu du Lapurriturriko informazio puntuak. Horretarako, Jesus Maria Orcajo eta Patxi Lago adituekin paseo bat emango dute inguruko basoetan.
Urriaren 16an elkartuko dira oraindik zehaztu ez duten orduan eta parte hartzeko 010 zenbakira deitu edo udalaren orrialdean izena eman behar da lehenagotik, urriaren 3tik 13ra bitarteko epean. Denboraldiko azken jarduera izango dela aurreratu dute.
Irudi berria informazio guneak
Aiako Harriko bulegoak irudi berria du, joan den asteburuan mural bat pintatu baitzuten herritarrek. Bidasoa Gaineko Zubia sormen topaketa programaren barruan antolatu zuten eta 20 lagun elkartu ziren guztira.