Haurtxokoetan plaza libreak daude oraindik
Txanda batzuetan soilik daude plazak. Bestalde, ate irekiak egingo dituzte hiru haurtxokoetan datozen egunetan.

Gazteria arloak kudeatzen dituen Haurtxokoetan txanda batzuetan plaza libreak geratu direla jakinarazi dute. Interesa dutenek 943 505404 telefono zenbakira dei dezakete informazioa eskatzeko edota arloaren korreo elektronikora mezu bat bidali.
Bestalde, ate irekien lau saio egingo dituzte. Lehena, ostirala hilak 7 izango da, 17:00etatik 19:00etara San Miguelgo txokoan. Espazioa eta auzoa ezagutzeaz gain, Bidasoko Erraldoiekin egoteko aukera izango da.
Hurrengo bisita larunbata, hilak 8, izango da 11:00etatik 13:00etara Kateako Araba kalekoan. Lankidetza jokoak baliatuko dituzte espazioa ezagutzeko, eta egurrezko jokoen bidez, mural bat egingo dute bertaratzen diren guztien artean.
Azken ate irekia urriaren 14ean egingo da, Lapitzekoan hain zuzen ere. Espazioa arakatzeko Alaia Surf elkartea izango da bertan ere eta skate tailer bat eskainiko dute.
Informazio gehiago eskura, Gazteartean programaren orrialdean.