Diru bilketa hasiko du Gurutze Gorriak haurrengan pentsatuta
Elikagaiak erostea ahalbidetu nahi diete familia zaurgarrienei Desayunos y meriendas con corazon egitasmoan bildutakoarekin. Hilaren 3tik 9era egingo da Alcampo supermerkatuan.

Gurutze Gorriak atzotik hilaren 9era bitarte egingo den hamargarren Desayunos y meriendas con corazon egitasmoa martxan da. Zaurgarritasun egoeran dauden familientzako dirua biltzea du xede, egoera sozio ekonomikoa % 10,5 garestitu egin den garai hauetan.
Txingudi Merkatalgunean dagoen Alcampo supermerkatuan egongo dira Euskadi osoan 150 boluntario, lehen eta arratsaldeko otordurako dirua biltzen. Ekarpenak 1, 3, 5, 10 edo 20 eurokoak izan daitezke eta kutxan bertan eman daiteke. Bertaratu ezin dutenek supermerkatuaren orrialdean egin ahal dute donazioa.
Kanpainan jasotakoari 100.000 euroko dohaintza egingo dio Alcampok, eta Nhood eta Oneyk 3.000 eurokoa. “Egoera ahulean dauden familien artean banatuko dira elikagaiak erosteko”.
Gurutze Gorriak Erreakzio Planaren bidez erantzuna eman nahi die oinarrizko premiak hornituta ez dituzte horiei. Urtarriletik abuztura bitartea 100.000 eskaera gehiago erregistratu dituztela aurreko urtearekin alderatuz azaldu du Gurutze Gorriak. “Orain arte 436.000 eskaera baino gehiago izan ditugu”.
Erakundea 90.257 pertsona artatzen ari da eta beharra handituz joango dela aurreikusten dute, prezioek goraka jarraitzen dutelako.