Euskal arraunlarien inguruko liburuaren aurkezpena
Euskal arraunlariek munduko txapelketetan eta Olinpiar jokoetan lortu zituzten emaitzak izan ditu aztergai Manu Etxeberriak. Liburuaren aurkezpena asteazkenean izango da.

Asteazkenean Manu Etxeberriak Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJ.OO.etan liburua aurkeztuko du.
Euskal arraunlariek munduko txapelketetan eta Olinpiar jokoetan lortu zituzten emaitzak aztertu eta liburu batean plazaratu ditu Etxeberriak. Zehazki 1970. urtetik 2000 urtera bitarteko emaitzak izan ditu aztergai, “urte haietan arraunlariak munduko elitean aritu baitziren”. Euskal Herriko 23 bat arraunlarik 60 finaletan parte hartu zuten eta Etxeberriaren esanetan Euskal Herriaren izena “munduko estropada eremu eta podiumetara eraman zuten”. Liburuan arraunlariek lortutako emaitzak protagonisten adierazpenekin eta garaiko argazkiekin bateratu ditu.
Aurkezpena Zuloaga Etxean 19:00etan izango da.