Eremu sozio sanitarioko erronken inguruko jardunaldia
Asteazkenean, Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute Caser Residencialek antolatutako jardunaldia. Hainbat aditu bertaratuko dira eremu sozio sanitarioko erronken inguruan hitz egiteko.
Asteazken goizean egingo dute Erronka berriak eremu sozio sanitarioan jardunaldia. Caser Residencialek hainbat jarduera antolatu ditu horren osasunaren inguruko lanketa eta hausnarketak egiteko: zaintza harremanen inguruko mahai ingurua, etika eta zaintza kalitateari buruzko hitzaldia, Diego Graciaren eskutik eta erronka berrien inguruko eztabaida.
Jardunaldiaren irekiera 09:45ean egingo dute, eta bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak. Ondoren 10:00etan hasiko da mahai ingurua, bertan Zorione Benedictok, FGAko Gizarte Langileak eta GEHEB Batzordeko idazkariak, Manuen Milletek, OSI Bidasoako Etxez-etxeko Ospitalizazio Unitateko arduradunak, Sunana Delgadok, Caser Residencialeko Etika Batzordeko Lehendakari Ordeak, eta Vanessa Latapiek, Labenneko Helio Marin egoitzako psikologak parte hartuko dute. Etika eta zaintzaren inguruko hizketaldia 12:00etan hasiko da. Diego Gracia medikuntzako doktorea eta medikuntzaren historiako katedradun emerituak eskainiko du. Azkenik, eztabaida 13:30etan gauzatuko da. 14:00etan amaituko da jardunaldia.
Izen ematea aldez aurretik email edo telefono hauetara deituta egin beharko da: 943 647 169 edo 943 667 780. Hala ere egunean bertan izen emateko tarte bat zabalduko dute 09:30etik 09:45era, Itsas Etxean bertan.