Egurrezko zubi bat ezarriko dute Jaitzubian
Zubiaren eraikuntzak trafiko mozketak eragingo ditu ostegunean. Lanak oinezkoentzako ibilbidearen proiektuaren parte dira.
Jaizubiako padurak inguratzen dituen bidezidorren sarea osatzeko lanak aurrera doaz. Ostegunean 08:00etatik 12:00etara gauzatuko dira Jaizubian egurrezko zubia eraikitzeko lanak. Beraz, ordu tarte horretan biribilguneko zubitik Jaizubiara igarotzeko bidea itxita egongo da.
Lanok Estatuko Gobernuko Itsasertzaren eta Itsasoaren Zuzendaritza Nagusiak martxan jarri zuen oinezkoen ibilbidearen proiektuaren parte dira. Lan hauekin ibiltarientzako bide segurua eratzea ahalbidetuko da, beti ere bertako animaliak eta habitatak errespetatuz.