Musika kontzertuak, Irungo hainbat tabernetan
0 KM programa antolatu du udalak eta urriaren 6ean hasita, hainbat emanaldi akustiko eskainiko dituzte hainbat tabernetan.
Irungo tabernetan egiten ari diren 0 KM kontzertu akustikoen zirkuituaren aurkezpena egin du gaur Juncal Eizagirre Kultura zinegotziak Irungo Atsegiñan. Udaberrian hasi ziren programa honekin eta udazkenean jarraituko dute, “beste establezimendu batzuetan eta beste musika-talde batzuekin, bertako ostalariei, musikariei eta artistei laguntza ematen jarraitzeko”.
Irun Zuzenean festibala egin berritan aurkeztu dute eta “zapore goxoa” utzi diela adierazi du Eizagirrek. 0 KM egitasmoa irailaren 29an hasi behar zuen baina bertan behera geratu zen euriagatik. Dena den, egun horretako emananaldia urriaren 27rako programatu dute, berriz ere Sargia tabernan.
Sei emanaldi dira antolatutakoak eta guztiak 20:00etan hasiko dira:
- Urriak 6ean, Rasmiguel trio akustikoa, Eskina tabernako terrazan.
- Urriak 13an, Radio Revel Covers, Mari tabernako terrazan.
- Urriak 20ean, Juanjo Slimfit, Bohemian tabernan.
- Urriak 27an, Rockin Velver, Sargia tabernako terrazan.
- Azaroak 3an, Nuria Culla, Altzola tabernako terrazan.
- Azaroak 17, Iune Bermejo, Irungo Atsegiña jatetxean.
Irun Zuzenean
Irun Zuzenean festibalaren balorazioa egiteko parada izan da gaurko aurkezpena ere, eta ia 2.000 pertsona joan zirela jakinarazi du Kultura zinegotziak. “Jauzi handia” izan dela Kultura arloak egindako zuzeneko musikari dagokionez adierazi du.
Indarrak dituztela bigarren edizioa prestatzen hasteko dio. Eizagirrek eta dagoeneko guztiz sendotua dagoen formatua dela baloratu du. “Jaialdian izen handiak izan genituen, tokiko talentua, emakumezko artistak… asteburuan, ikusi dugunez, egia bihurtu ziren osagai ugari. Lehen sentsazioak oso onak dira”.