Momentuko itzulpenak nola egin Telegram bidez
Ikastaro bat eskainiko du UEMAk ostegun honetan Telegramez euskaratik gaztelerara itzultzeko zerbitzua erabiltzen ikasteko.
Euskaraz bilerak egin ahal izateko, momentuko itzulpengintza bermatuko duen sistema bat behar izan ohi da. Itzulpen zerbitzu hori Telegram mezularitza aplikazioak eskaintzen du eta hori erabiltzen jakiteko ikastaroa antolatu du Irungo Udalak. Euskara eta gaztelania izango dira protagonista, erdarazko beste hizkuntzak ez dituzte kontuan hartuko.
Palmera Monteron irakatsiko du erabiltzen Gari Goikoetxea UEMAko teknikariak urriaren 6an, eta bi ordutegi daude aukeran, 14:30etik 15:30era edo 18:30etik 19:30era.
Parte hartzea doakoa da baina izena eman behar da lehenagotik 943 505 272 telefonora deituta edota mezu bat bidalita euskara sailaren korreo elektronikora. Horrez gain, ezinbestekoa izango da Telegram aplikazioa momenturako instalatuta edukitzea eta aurikularrak eramatea.