[Argazki galeria] Txingudi Korrikan errekorrak hausteko moduko eguna
500 parte-hartzailek gozatu zuten larunbatean Txingudi Korrikaz. Sara Villasantek probako errekorra hautsi zuen. Gizonezkoetan Jose Antonio Gomez de Arriba izan zen lehena helmugaratzen.
Aste osoan izandako eguraldi kaskarraren ondoren, giro ezin hobea izan zuten Inmobiliaria Urme-Txingudi Korrikaren irteeran lerrokatu ziren 500 lasterkariek. Hamar kilometroetan zehar ikusleen berotasuna jaso zuten korrikalariek.
Kanpo faktore guztiak alde, hegan sartu zen Sara Villasante BAT taldeko donostiarra, bere errekor propioa hautsiz. Larunbatera arte 35:41ean zegoen errekorra, orain ordea, 35:25ean kokatu du Villasantek. Bost minutura heldu zen bigarren sailkatua, Maite Karrika 40:05. Hirugarren Maria Navascues izan zen kronoa 40:16ean geldituz.
Gizonezkoetan, aldiz, Jose Antonio Gomez de Arribak irabazi zuen, 32:20ko denborarekin. Ez da Gomez de Arribak proba honetan parte hartzen duen lehen aldia. Orain arte bigarren postuekin konformatu behar izan da beti, aldi honetan ordea, garaipena dastatu zuen. Bigarren Cedric Simovis sailkatu zen 32:42ko kronoa eginez eta hirugarren, Iñigo Macías 33:12rekin.
Hand bike modalitatean Ion Galarraga izan zen irabazlea 28:26 minutu behar izan zituen helmugaratzeko.
Helduen lasterketaren aurretik Laboral Kutxa Txingudi Korrika Txiki egin zen. Bertan, 250 haurrek parte hartu zuten. Giro ezin hobea sortu zen haur, familia eta lasterkarien artean.
Lehen bost lasterkarien sailkapena
Emakumezkoak
-
1. Sara Villasante 35:25
-
2. Maite Carrica 40:05
-
3. Maria Navascues 40:16
-
4. Olatz Zabala 40:40
-
5. Lide Azkue 42:30
Gizonezkoak
-
1. Jose Antonio Gómez de Arriba 32:20
-
2. Cedric Simovis 32:42
-
3. Iñigo Macias 33:12
-
4. Gwendal Larque 33:30
-
5. Daniel Martinez 33:37
Hona hemen lasterketaren zenbait argazki.