Amute Kosta auzoko jaiak bertan behera
Amute Kostako auzo elkarteko lehendakaria zendu da. Minak uzten dienean jaiak bueltan izango direla ziurtatu dute elkartetik, "Pedroren omenez".
Amute Kosta auzoko jaiak bertan behera geratu dira, ala jakinarazi du auzo elkarteak, elkarteko lehendakaria zendu baita. “Pedroren familia eta lagunak babesteko egunak dira. Urte guzti hauetan egindako lanarengatik, egin dezakegun gutxienekoa da. Bihotzak hala eskatzen digu”.
Minak uzten dienean jaiak bueltan izango direla ziurtatu dute, “Pedroren omenez”.