Zumardiko Abesbatzak entseguak berrartuko ditu
Abesbatzan izena emateko epea zabalik dago. Lehenengo entsegua urriaren 6an egingo dute.
![Zumardikoak 10 urte](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2016/11/Zumardikoak1.jpg)
Udako etenaldiaren ondoren, urriaren 6an berrartuko dituzte Zumardiko Abesbatzako kideek entseguak. Zumardian, ohiko lekuan bilduko dira, arratsaldeko 19:30ean.
Abesbatzak halaber, jakinarazi du izen ematea zabalik dagoela, 635722006 telefonora deitu beharko da horretarako.