Trafiko aldaketak Txingudi Korrika lasterketarengatik
Lasterketak trafiko aldaketak ekarriko ditu hirira goizean zein arratsaldean. Udalak aldaketa horien informazio osatua eman du.
Bihar, larunbata, Txingudi Korrika lasterketa egingo da, eta karrera horrek trafiko aldaketak ekarriko ditu hirira. Biharko 15:55etik 17:15era, ibilgailuen trafikoa itxita egongo da Irungo sarbideetan, batez ere Hondarribia kalean, Colon ibilbidean eta Iparralde hiribidean.
Erdialde-Mendibil aldeko bizilagunek, Zuberoa kaleko obrengatik, Eloy Iglesias, Nicolas Guerendiaian eta Juan Albisu kaleetatik, Zabaltza plazatik eta Cipriano Larrañaga kaletik izango dute sarbidea. Irteerak, berriz, Cipriano, Larrañaga, Zabaltza, Argentinar Errepublikatik edo Maritxu Anatoletik Iparralde hiribiderantz egin beharko dira.
Egoiliarrak erdigunera (Pikoketa-Legia) Gipuzkoa hiribidea eta Luis Marianotik sartu ahal izango dira kontrako noranzkoan edo Nafarroa hiribidea eta Berrotaranetik.
Autobusei dagokionez, Colon ibilbidean txandakako bi noranzkoko errei bat jarriko da Iparralde hiribidearen eta Txanaletaren artean zirkulatzeko. Hondarribia kalea itxita egongo denez, autobusek Anaka kalea erabili beharko dute Colon hiribidera iristeko. Gipuzkoa hiribidean, berriz, zirkulatu ahal izango da.
Renfeko geltokira joateko, Anaka kalea erabili beharko da hirian sartzeko eta hiritik irteteko. Bide horiek erabili behar dituzten ibilgailuek bidegurutzeak arautzen dituzten agenteen esanak errespetatu beharko dituzte.
San Juaneko aparkalekuaren sarrera eta irteerak Prudencia Arbide kaletik eta Nafarroa hiribidetik egingo dira. Coloneko parkingari dagokionez, Gipuzkoa hiribideko sarbidea oso murriztua egongo da, bidea moztuko delako Olibondoen biribilgunean. J.R. Agirretxetik sartu ahal izango da, eta ingurabidea erabiltzea gomendatzen da barruko joan-etorrietarako.
Goizean, txikien txanda
Bihar goizean Txingudi Korrika Txikia egingo da, eta gazteen lasterketarengatik, 09:30etik 12:30era aldaketak ekarrik ditu Galeko sarbidera:
- 09:30etik 11:00etara: Sarbidea moztuta, egoiliarrentzako eta Santiagotarrakekoentzako izan ezik.
- 11:00etatik 12:30era: Sarbidea erabat moztua.
Azken korrikalariak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatua egon ahala kenduko dira murrizketa horiek.