Ikerketa bat martxan jartzeko eskatu du Elkarrekinek Zaldunbordan hirigintzako arau hauste bat egon den jakiteko.
Osoko Bilkura egin dute gaur Irungo udaletxean eta gaurkoak sei puntu nagusi zituen jorratzeko. Lehenik, uztailaren 29an egin zuten Osoko Bilkuraren akta onartu zuten aho batez.
Lapitze karrikan eraikitzen ari dira babes ofizialeko 60 etxebizitza, 6.2.08 Alei eremuan hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker egin du proiektuak aurrera eta gaur Osoko Bilkuran onartu dute hitzarmena. Orain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatuko dute, 20 eguneko epean eta orduan alegazioak aurkez daitezke.
Zaldunborda 2 eremua
Jarraian, Irun eta Hondarribiaren arteko Zaldunborda 1.1.04 eremuan plangintza bateragarri bat egiteko hitzarmena onartu dute, eta beste proiektuekin bezala, EHAAn onartuko dute.
Txostenean diligentzia bat dagoela adierazi du udal idazkariak. “Hitzarmenaren eraginpeko finken azaleraren batukarian, aurretiazko txostenetan, 16.380 metro koadroko errakuntza materiala dagoela adierazten da, hitzarmenaren planoan 16.376 zifra agertzen da ordez”.
Miguel Angel Paez alkateordeak xehetasun batzuk eman ditu hitzarmenean jasota dagoenari buruzkoak eta baieztatu du “ingurumen zona” delakoa egongo dela azaldu du, bertako ingurua babesteko.
David Nuño, Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak hitza hartu du jarraian eta 330. ebazpenaren 3. puntuan eta 2194. ebazpenaren 5. atalean honako hau adierazten dela hitzez hitz irakurri du: “Epe hori igaro eta legeztatzerik eskatu ez bada, edo legeztatzea eskatu bada, ezinezkoa bada lizentziarik gabe egindako jarduketak desegitea eta lurra jatorrizko egoerara itzultzea aginduko da”.
Duela gutxi arte ez dela ingurunea bateragarri egiteko plan bat eskatzearekin legeztatzeko asmorik egon adierazi du Elkarrekin Podemoseko ordezkariak. “Urte batzuk igaro dira eta inoiz ez da ingurunea jatorrizko egoerara itzuli”, salatu du.
Hirigintzako ez betetzearen ondoriozko arau haustea bidezkoa den ikertzea eskatu dute. Arau hauste horri buruz azaldu dute txosten bat idatzi dute Hirigintza eta Garapen Iraunkorraren Arloko Arkitektoak, “kamioiak aparkatzeko erabilera prekarioa ezartzeko” aukerari buruz galdetu eta gero.
Nuñoren arabera txosten horrek adierazten du lurzatia kokatuta dagoen eremua planteatzeke dagoen lurzoru urbanizagarri sektorizatua dela, eta ezin dela baimendu aparkaleku-erabilera, ezta prekarioan ere, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 22. artikuluaren arabera.
“2022ko abuztuan ikusi genuen lursaila kamioien aparkaleku prekarioan erabiltzen ari dela”, deitoratu du Nuñok Elkarrekin Podemosek bidali duen prentsa oharrean. “Santziorako aukera” baloratzeko nahikoa dela adierazitako guztia diote. Erabilera okerraren frogak erantsi dituzte:
Kultura, hiri bultzada, kirolak eta euskara
Bosgarren puntuan Artaleku eta Azken Portu udal kiroldegiak kudeatzeko eta ustiatzeko kontratuaren berroreka ekonomikorako eskaera partzialki baiesteko proposamena, bigarren hiruhilekoan onartu dute.
Udalbatzak kontratuaren esleipena abuztuan onetsi zuen eta urriaren 1etik aurrera hiriko bi kiroldegiak BPXport XXI SLU enpresak kudeatuko ditu.