BPXport enpresak kudeatuko ditu aurrerantzean bi kiroldegiak
Dagoeneko urte osoko matrikulazioa ordaindu dutenentzako kanpaina berezi bat egingo dute, urriaren 1etik 24era.
Abuztuan onartu zuten kontratuaren esleipena, eta beraz, BPXport XXI SLU enpresaren esku egongo da Artaleku eta Azken Portu udal kiroldegien kudeaketa eta ustiapena, urriaren 1etik aurrera.
Kanpaina bat martxan jarriko dute urriaren 1etik 24ra bitartean alta eman eta urteko kuota aurretik ordainduta 12 hilabete irauteko konpromisoa hartzen duten pertsonentzat. Izan ere, doakoa izango da matrikulazioa eta hilabete bateko deskontua izango dute urteko kuota horretan.
Era horretan, abonamendu mota ohikoenean, hots, erroldatutako helduen abonamenduan, 100 euro aurreztuko dituzte, matrikulatik 77,65 euro eta 22,35 euro abonamendu kuotatik. Ordaintzen diren gainerako abonamenduetan, 54,34 eurotik aipatutako 100 euro horietara bitartean aurreztu ahal izango dute.