152 pertsona artatu dira Hondartzako bainu egokituen zerbitzuan
Gurutze Gorriak eskaintzen duen zerbitzua da. Udalak zerbitzuaren balorazio positiboa egin du.
Gurutze Gorriak udaro eskaintzen du Hondartzako bainu egokituen zerbitzua. Ekainaren 15ean abiarazi eta irailaren 15era arte ematen den zerbitzua da. Udalaren arabera aurtengo emaitzak bereziki onak izan dira. Guztira 152 pertsona artatu dira zerbitzu onen bidez, 126 emakumezkoak eta 26 gizonezkoak izan direlarik. “2021eko datuekin alderatuta oso datu onak dira, orduan 98 pertsona izan ziren erabiltzaileak.”
Urtetik urtera hobetzen joan den zerbitzua da, azpiegitura aldetik bederen. Udalaren esanetan, horrek erabiltzaile gehiagorengana heltzea ahalbidetu du eta “oso eskertuta agertu dira eranbiltzaileak”. Gurutze Gorriko kideei eskerrak eman eta aurrerantzean ere zerbitzuarekin jarraitzeko eta “ahal den neurrian indartzeko” ahalegina egingo dutela jakinarazi du udalak.