Itzuli da 'Hondarribia bidez-bide' zerbitzua
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara egongo da martxan. Zerbitzua aldez aurreko egunean erreserbatu beharko da.
Hondarribia bidez-bide oinarrizko beharretarako doako garraio zerbitzua da, udalak eta Behemendi Elkarteak kudeatzen dutena. Abuztuan zerbitzua bertan behera geratu zen, baina urritik aurrera berreskuratuko dute.
Zerbitzuak hainbat helburu ditu: isolamendu fisikoa, geografikoa, soziala eta pertsonala murrizteaz gain, adinekoei eguneroko jarduerak autonomoki egiteko aukera ematea, hau da, erosketak egiteko, medikuarenera joateko edo bestelako kudeaketak egiteko.
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:00etara egongo da martxan. Zerbitzua aldez aurreko egunean erreserbatu beharko da 611 721 959 zenbakira deituz.