EH Bilduk indartsu hasi nahi du ikasturte politikoa
Herri batzarra egingo dute urriaren 4ean Palmera Montero gunean eta EH Bilduko zuzendari nagusia izango da bertan, Garikoitz Mujika.

Herri batzarrerako deia zabaldu du Irungo EH Bilduk datorren astearterako, 18:00etan, Palmera Montero guneko 2.aretoan.
Ikasturte hoentako erronkei buruz hausnartu eta eztabaidatu nahi dute, “gogoz eta indartsu” ekin nahi baitiote. Hizlari nagusia Garikoitz Mujika, EH Bilduren zuzendari nagusia izango da.