Hondarribiko bi etxe babesteko eskaera
HAPOa baliogabetuta dagoen bitartean, Ainara Etxea eta Oilar Etxeak babesik ez dutela salatu eta Eusko Jaurlaritzak neurriak har ditzala eskatu du PSE-EEk.
Ainara Etxea eta Oilar Etxea Puntala auzoan, Javier Ugarte plazaren alboan, kokatuta dauden bi eraikin dira. Historikoki balio berezia duten eraikinak dira, baina 2022ko martxoan horiek eraisteko agindua jaso zuen udalak. Hala jakinarazi du Hondarribiko PSE-EEk.
Egun HAPOaren lanketa berri bat egiten ari dira, 2020an indarrean zegoena baliogabetuta geratu ondoren. Baliogabetzearekin bi etxeak babesik gabe geratu ziren.
Sozialistek diotenez Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalari eta Eusko Jaurlaritzari, etxe horiek babesteko neurriak hartzeko eskatu zien, baina Hondarribiko udaleko arkitektak neurri horiek hartzea Eusko Jaurlaritzari soilik zegokiola azaldu zuen.
Horregatik guztiagatik, PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari bi etxeak babesteko beharrezkoak diren neurriak har ditzatela eskatu dio.