Hiriko jolastoki batzuetan mantenu lanak egiten ari dira
Konponketak egiteaz aparte, azterketa bat egiten ari dira parkeen beharrak zeintzuk diren identifikatzeko.
Hiriko hainbat jolastoki berritzeko kanpainekin jarraitzen dute, Hiria Mantentzeko arloak azaldu duenez. Batez ere zoruak berritzen ari dira eta jolaserako elementuak aztertzen.
Mantenuari erreparatzea eta behar dena berritzean datza kanpainak eta azterketa bat egiten ari dira zer konpondu edo margotu erabakitzeko. Jolastokiak handitzea ere pentsatu dute, elementu berriak erantsiz. Segurtasun zoruak berritzeko urteko aurrekontua ia 100.000 eurokoa da.
Izendatu egin dituzte eskua hartzen ari diren parkeak eta honako hauek dira: Luis Marianokoa, San Antonio Padua plazakoa, Arturo Campion kale atzekoa, Behobian Bidasoa ibaiaren ertzekoa, Ricardo Alberdi zumardiaren eta Loidi Bizkarrondo kalearen artekoa, Lapurdi kalekoa, Alberto Anguera plazakoa, Piketazaharra karrikakoa eta Juan Perez de Azkue plazakoa.
Udalak instalazioak mantentzeko konpromisoa duela gogoratu nahi izan du Bide Publikoko ordezkaria den Monica Martinezek. Parkeei dagokienez, 50 baino gehiago daudela zehaztu du eta asko erabiltzen direla. “Horregatik, noizean behin, errepaso lanak egin behar dira, ahalik eta egoera onenean egon daitezen”.