Gotorlekura bisita gidatuak, larunbatean
Arma Plaza Fundazioaren eskutik monumentu historikoetan grafitiek duten eragina aztertuko dute.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2022/09/grafitiak-pareta.png)
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europako Kontseiluak sustatuta, Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu. Arma Plaza Fundazioak jardunaldi horiekin bat egin du laugarrenez. Hori dela-eta, larunbatean Guadalupeko Gotorlekua bisitatzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Asteburuko bisitak, ordea, bereziak izango dira, helburu pedagogikoa baitute. Monumentu historikoetan grafitiek duten eragin negatiboak izango dituzte aztergai.
Euskaraz bi bisita egingo dituzte, 10:00etan lehena, 16:00etan bigarrena. Doakoak izango dira eta izen ematea beharrezkoa izango da.