Araudi aldaketari eta hiri eraldaketari buruzko jardunaldiak, Ficoban
Hirietako mugikortasun berria eta neurri honen eragina zein izango den jorratuko dute, besteak beste. Urriaren 5 eta 6ean egingo dituzte jardunaldiak.
Mugikortasunarekin, klima krisiarekin eta energia trantsizioarekin lotura dituzten edukiak landuko dituzte urriaren 5 eta 6an Ficoban egingo diren jardunaldietan. Hiri jasangarriagoa izateko araudi aldaketa eta hiri eraldaketarekin izango du zerikusi zuzena eta Irungo Udalak antolatu ditu FEMParekin lankidetzan (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa).
Izan ere, FEMPek Mugikortasun Batzordea egingo du jardunaldien barruan, eta emisio baxuko eremuetarako ordenantza eredua aurkeztu eta ontzat emango du, aurreratu dutenez.
Jardunaldi horiei buruz gaur egindako aurkezpenean alkateak azaldu du araudi aldaketa eta hiri aldaketaren aferak alde teknikoa izango dutela, baina baita herritarrekin lotutakoak ere. “Mugikortasuna gure hirientzat zeinen erronka handia den eta nolako aldaketei aurre egin beharko diegun aztertuko ditugu. Baina aldaketa horiek guztiak herritarrekin bakarrik egin daitezke”.
Jardunaldiak
Bi hitzaldi emango dituzte Ficobako auditoriumean eta herritar guztiei zabaldu diete gonbita. Jorratuko dituzten gaien artean hirietako mugikortasun berria eta horrek merkataritzan duen eragin positiboa, nola erabaki ibilgailu berri bat erostea edota araudi berriek nola eragiten duten erabakian egongo dira. Programa osoa lotura honetan topa daiteke.
Egitasmoaren asmo nagusia Espainiako udal ordezkariek, erakunde publikoek, garraio enpresa publikoek eta garraio operadoreen hausnartu eta eztabaida dezatela da. Eredu gisa hartu nahi dituzte beste hirietan ezartzen ari diren erabilera kasuak eta adituen ekarpenak.
Erabilera-kasu horiek erakusteaz udaletako eta beste erakunde batzuetako ordezkariak, mugikortasun jasangarrian adituak, soluzio teknologikoetan adituak eta Estatuko eta Europako funtsen finantzaketan eta kudeaketan adituak arduratuko dira.
Lehenengo egunean (urriak 5), hiri garraio jasangarria eta hiri eraldaketa nola gauzatu aztertuko dute. Horretarako kontuan hartuko dute Emisio Gutxiko Eremuak, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legea.
Urriaren 5ean, 09:00etan, alkateak topaketen irekiera egingo du, Hiri Agenda Ministerioko Maria Jose Rallo, Garraio eta Mugikortasuneko idazkari nagusia eta Rafaela Romero, Gipuzkoako Lurralde Antolamendu eta Mugikortasuneko diputatuarekin batera.
Hurrengo egunean, herritarren parte hartzeari eman nahi izan diote protagonismoa eta mugikortasun erronka berriak izango dituzte hizpide. Irungo Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaz eta ibilgailu elektrikoa kargatzeko azpiegiturez ere ariko dira.
Azken ponentzia bat ere egongo da eta horretaz Pere Navarro Trafikoko Zuzendaritza Nagusiko zuzendari nagusia arduratuko da. Jarraian, amaiera ekitaldia egingo dute 13:50ean eta Navarro beren txanda izango da berriz ere.