Soldadura ardatz, UNIRE lehen azoka profesionala FICOBAn izango da
Matxoaren 8 eta 9an izango dira jardunaldiak eta bilgune izatea nahi dute.
2023ko martxoaren 8an eta 9an, Ficoban egingo dute UNIRE, soldadurari eta beste lotura teknologia batzuei buruzko lehen azoka profesionala. Ia prozesu industrial guztietan jorratzen da soldadura, hala nola, automobilgintza, burdinbideak, ontzigintza, hegazkingintza, energiaren sektorea edo metalaren eraldaketa.
UNIREren xedea industrian duen erronka bati erantzuna ematea dela azaldu dute, “balio-kate osoan efizientzia eta produktibitatea hobetzea, hain zuzen ere, fokua soldaduran eta lotura-teknologietan jarrita”.
Soldaduran eta lotura-teknologietan espezializatutako bilgune bihurtzea nahi dute, eta Espainia iparraldeko eta estatuko industrializatutako beste eremu batzuetako soldadura-zerbitzuen erabiltzaile diren enpresak elkartzea.
Espainian erreferentzia den CESOL Espainiako Soldadura eta Lotura Teknologikoen Elkartea ezinbesteko laguntzailea dela esan dute. Lankidetzan haiekin aritu dira eta azokari babesa erakutsi diote.
Ficobak ekimen berriak bilatu nahi dituenez, azoka hau ekarriz helburuetako bat beteko luketela adierazi dute antolatzaileek. Egitasmo hau ekartzeko arrazoia, “Gipuzkoa eta Euskadiko industrian soldadurak eta lotura-teknologiek duten eskari handia izan dela, baita estatu osoko enpresa eta erakunde nagusiek erakutsitako interesa, azoka antolatzearen alde egin dutelako” azaldu dute.Sektore desberdinetako enpresa desberdinek egin dute bat, adibidez, soldadura makinenak edota itsasgarrienak. Prestakuntza enpresak ere bertan izango direla aurreratu dute.
Azokaz gain, UNIREren I. Soldadura Lehiaketa antolatu dute, “ikasleek eta profesionalek beren trebezia erakuts dezaten”. UNIREk deialdia biadli die Espainia osoko Lanbide Heziketako zentroei, eta 40k baino gehiagok parte hartzeko interesa erakutsi dutela aditzera eman dute antolatzaileek.