HAPOa jendartera zabaltzeko tailerra, ostegunean
Tailer bakarra egingo dela jakinarazi du udalak. Irizpideak eta helburuak partekatzeko saioa izango da.

Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) 2020an baliogabetu zen. Hori dela-eta plan berria lanketa prozesuan dago. Joan den abuztuan onartu zuten HAPOaren irizpideak eta helburuak berresteko proposamena eta horrek, hamarkadako Hondarribi ereduaren oinarriak onartzea suposatu zuen.
Orain, pausu berri bat emango dute; jendaurrera zabaltzeko pausua, hain zuzen. Horretarako tailer bat antolatu dute. HAPOaren inguruko eztabaida sortu eta onartutako irizpideak herritarrekin partekatzea da tailerraren helburua.
Ostegunean (hilak 29) arratsaldeko 18:00etan izango da, Musika Eskolan. Udalak tailer bakarra egingo dela jakinarazi du.