Hondarribia F.Eko jokalariari babesa adierazi diote
Hondarribiko PSEE-EE eta Abotsanitz talde politikoek jazotakoaren aurrean babesa adierazi nahi izan diote bai elkarteari eta baita jokalariari ere.
Joan den ostiralean Hondarribia Futbol Elkarteak, C.D. Hernanirekin batera, elkarren aurka jolastutako partidan jazo ziren jarrera desegokien artean, Hondarribiko jokalari batek entzun behar izan zituen oihu arrazistak salatu zituen. Gertakizun horren aurrean, Hondarribiko PSEE-EE eta Abotsanitz udal taldeek babesa adierazi nahi izan diote bai elkarteari eta baita jokalariari ere.
PSE-EEk bi elkarteek izan zuten jarrera txalotu eta mota honetako gertaerak salatzearen garrantzia azpimarratu du, “jarrera hauek onartezinak dira”.
Abotsanitzek ordea, Hondarribiko F.Eko jokalariari “elkartasuna” adierazi eta ezinbestekotzat jo du “botere publiko eta gizarte eragilek elkarrekin jardutea bizikidetza, giza eskubideak, tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzeko”.