Slamaren lehen fasea amaitzear
A taldeko azken partida jokatuko da larunbatean. Barandika eta Lopez, Erkiaga eta Irastorzaren aurka arituko dira.
Hondarribia Grand Slam. Larunbatean 18:00etan izango da lehen faseko azken partidaren hitzordua. Barandika eta Lopez, Erkiaga eta Irastorzaren aurka arituko dira. Biak ala biak finalerdietarako txartelaren jabe dira, baina A taldeko lidertza izango dute jokoan.
Lehia nagusiaren aurretik Basterra eta Zugaitz, Etcheverry eta Mandiolaren aurka arituko dira.
Partida ikusteko sarrerak eventbriteren webgunean eskuratu daitezke.

