Hondakin anitzeko hamar edukiontzi ezarriko dituzte
Besteren artean, inprimagailuen tonerrak, etxe tresna elektrikoak, bateriak, mugikorrak eta kafe kapsulak jasotzeko erabiliko dira.
Gaur goizean, Txinzer Zerbitzuak, hondakin anitzeko edukiontzi bezala izendatu dituzten puntu garbiak aurkeztu ditu. Guztira 10 edukiontzi zuri ezarri dituzte Irun eta Hondarribiaren artean; 8 Irunen, 2 Hondarribian. Edukiontzi hauen xedea gaikako bilketa herritarrei hurbiltzea eta birtziklatzeko ohitura sustatzen jarraitzea da.
Leire Zubiturrek Txingudi Zerbitzuetako gerenteak azaldu duenez, edukiontzi bereziak izango dira eta “etxean pilatzen ditugun hondakin txiki horiek” biltzeko erabiliko dira. Erradiografiak, zartaginak, inprimagailuen tonerrak, etxe tresna elektrikoak, bateriak, mugikorrak, kafe kapsulak… jasotzeko erabiliko dira. Hondakin anitzeko edukiontziarekin garbigunerainoko bidaia ekidingo dela zehaztu eta hemendik aurrera inongo “aitzakiarik egongo ez” dela nabarmendu du Txomin Sagarzazuk.
Santanoren esanetan, puntu garbiak “gune estrategikoetan” ezarri dituzte. Irunen: Urdanibian, Pio XIIn, Lezon, Puianan, Bizkaian, San Pedron, Berroeta margolarian eta Euskal Herriko Hiribidean ezarriko dituzte. Hondarribian aldiz: Bidasoa pasealekuan eta Amute auzoan.