Jokalari batenganako oihu arrazistak salatu ditu Hondarribia FEk
C.D Hernaniren aurka jokatu zuen partidan gertatu ziren oihuak. Bi elkarteak batera salatu dute gertatutakoa.
Joan den asteburuan jazo zen gertakaria, Hondarribia FEren gizonen talde nagusiak Hernaniren zelaian jokatu zuen partidan. Hainbat jarrera desegokiren artean, Hondarribiko jokalari batek oihu arrazistak entzun behar izan zituela jakinarazi du herriko kirol elkarteak. Hernanirekin batera gertakaria publikoki salatu du, horrelako jarrerak ez dituztela onartuko adierazi, eta beren instalakuntzak “seguruak izan daitezen” lanean jarraituko dutela helarazi dute bi klubek.
Hondarribia FEk, bere aldetik, CD Hernaniko zuzendaritza taldeak “jarreren berri jakin bezain laster” barkamena eskatu izana eskertu nahi izan du.