Mintzapoza Tonbola egunez aldatu dute
Asteburu honetan egitekoa zen jarduera urriaren 1era atzeratu dute eguraldiaren iragarpen txarra dela-eta.

Mintzalaguna euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak ohiturarik ez dutenekin elkartzea helburu duen egitasmoa da. Euskararen erabilera zabaltzeko hainbat jarduera antolatzen dituzte eta horien artean kokatzen da mintzapoza tonbola.
Jarduera hilaren 24an egitekoak ziren, baina astebete atzeratzea erabaki dute eguraldiaren aurreikuspen txarra dela-eta. Datorren larunbatean (urriak 1) Hondarribiko portuan egingo dute Tonbola, 11:30etik 13:30era. Asteburu-pasak, termoak, koadernoak, poltsak eta beste hainbat sari egongo dira.