Mendeurrena ospatu du Gumersindo Lazaro irundarrak
Iragan ostegunean bete zituen 100 urteak irundarrak familia eta hurbilekoez inguratuta. Alkateak opari bat bidali zion hiriaren izenean.

Iragan ostegunean, hilak 15, 100 urte bete zituen Gumersindo Lazaro irundarrak. COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketengatik, Jose Antonio Santano alkateak ezin izan zuen Lazaro aurrez aurre zoriondu, beste batzuetan egin izan duen bezala. Dena den, opari bat bidali zion Irungo hiriaren izenean.