Menchu Gal itxita egongo da datozen asteetan
Behar teknikoak eta mantentze beharrak direla eta, aretoa itxiko dute behin-behinean. Aurreikusita zegoen erakusketa bertan behera geratu da.
Menchu Gal aretoa. Argazkia: Irungo Udala. Irungo Udaleko kultura sailak jakinarazi du Menchu Gal aretoa itxita egongo dela datozen asteetan behar teknikoak eta mantentze beharrak direla eta. Hortaz, udaletik iragarri dute aretoan aurreikusita zegoen erakusketa bertan behera geratzen dela.

