Irungo gas hodiak zabalduko dituzte esportazioa handitzeko
2.000 milioi metro kubikotik 3.500 milioira handituko da edukiera. Azaroaren 1etik aurrera jarriko dute martxan berrikuntza.
Irunen dagoen Euskadourren Konpresio Estazioa handituko dutela jakinarazi zuen atzo Jose Antonio Santano alkateak, Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak atzo azpiegituretan egindako bisitan.
Estazioak 1.500 metro kubiko gehiago izango duela adierazi du EITBk eta edukiera urtean 2.000 milioi metro kubikotik 3.500 milioira pasatuko dela. Espainiak kudeatzen ditu hodi horiek eta Europa gasez hornitzeko duen ahalmen osoa %18ra handituko litzateke, eta gas kontsumoaren %6 bidaliko dute Frantziara.
Gasbide horrek Bilboko BBG birgasifikazio planta eta Bermeoko Gaviota biltegia lotzen ditu, Lussagneteko (Frantzia) lurpeko biltegiratzearekin, EITBren arabera. Konfigurazio berria azaroaren 1ean egongo da martxan.