Hiru atxilotu droga edukitzeagatik
Irungo udaltzainek hiru lagun atxilotu zituzten atzo Behobian estupefazienteekin harrapatu ondoren.
Irungo udaltzainek hiru pertsona atxilotu zituzten atzo Behobian osasun publikoaren kontrako ustezko delitua egiteagatik, estupefazienteak baitzituzten, eta epailearen esku utzi zituzten. Atxiloketak Behobian egin ziren, udaltzainek egiten dituzten prebentzio lanen esparruan. Auzoan zebilen patruila batek hiru lagun ikusi zituen bizikletan ibiltzen, ziztu bizian eta fardel handiak eramanez. Gelditu zituztenean, 14 kilo marihuanarekin harrapatu zituzten, eta droga hori konfiskatu zieten.