Euskal Barrokensembleren kontzertua Amaia KZra aldatu dute
Eguraldi txarra iragarria dagoenez, gaurko kontzertua Ama Xantalenetik Amaia KZra pasa dute. 20:00etan hasiko da emanaldia.
Taldearen kontzertu bat. Argazkia: Euskal Barrokensenble. Gaurko eguraldia iragarria dagoenez, Euskal Barrokensemble taldearen kontzertua lekualdatu dutela iragarri du Irungo Udalak. Emanaldia Ama Xantalenen kanpoaldean egin beharrean, Amaia KZra lekualdatu dute. Kontzertua gaur da, 20:00etan.

