Badator Fenomena Festibala
Festibalaren azken prestaketak egiten ari dira. Atzoko egunez egitarauaren lehen hitzorduak jakinarazi zituzten.
Beste urte batez, bueltan dator Fenomena Festibala. 7. edizio ditu dagoeneko Fenomena kultur elkarteak antolaturiko jaialdiak. Urteroko lez, Hondarribiko Kirol Kaia dantzan jarriko dute.
Urriaren 8rako kartela prest dute jada, soilik, azken hitzorduen berri ematea falta da. 5 kontzertu nagusi egongo dira: Sr Chinarro, La Perra Blanco, La URSS, Mohama Saz eta Tiburona. Kontzertuen aurretik, eguerdiko 12:00etan Joseba Irazoki arituko da DJ lanetan. Arratsaldean 17:30ean Tiburona talde madrildarraren txanda izango da. Jarraian, 18:30ean Sr Chinarro igoko da taula gainera. 20:30ean La URSS taldeak girotuko du kaia. Kultur elkarteak datozen egunetan emango du gainontzeko kontzertuen ordutegien berri.
17:00etatik 18:00etara happy hour, ordu alaia ezarriko dute, bi edari baten truke.