Udal gobernuak negoziaketan jarri du azpimarra
Udal garbitzaileen auzian inplikatuta dauden agente guztiekin bildu da aste honetan udal gobernua.
Garbitzaileen eskakizun eta aldarrikapenak denboran luzatzen dihardute eta ikastetxeak albo kalteak pairatzen ari dira. Egoera honetan, udala “oso kezkatuta” agertu da, jakitun baitira eskola zerbitzua “baldintza egokietan” eskaini behar zaiela “herriko seme-alaba guztiei”.
Beraz, aste honetan, arazoan inplikaturik dauden agente guztiekin bildu da; garbiketa zerbitzua daraman enpresarekin, ELA sindikatuarekin eta Talaia eskolako zuzendaritzarekin bai eta Guraso eta Familia elkartearekin ere. Bilerek, enpresa eta langileak baldintzei buruzko akordio batera “ahalik eta azkarren iritsi daitezen” eskatzea zuen helburu.
Agente guztiei honakoa azaldu ziten:
- Grebarako eskubidea errespetatzen dutela.
- Eskubide hori bateratu egin behar dela segurtasun higiene baldintzetan, derrigorrezko heziketa jasotzeko eskubidearekin.
- Enpresa eta ordezkaritza sindikala akordiora iristeko ahalegin guztiak egin ditzatela eskatu eta akordio hori lortzean udalak akordioa bere egingo duela.
Egoerari konponbidea emateko, berriro ere, enpresaren eta langileen arteko negoziaketan jarri du azpimarra, “orduan bakarrik eman ahal izango baitu udalak hurrengo pausoa”. Bide horretan, denei “arduraz jokatzeko” mezua helarazi nahi izan die.