Ribera azokaren zazpigarren ediziorako, dena prest
Arte garaikidearen egitasmoa Santiagoko bidegorritik egingo da beste behin. Guztira zazpi jarduera antolatu dituzte.
Larunbat honetan Ribera azoka egingo da Santiago eta Osinbiril arteko bidegorrian. Zazpigarren edizioa izango da eta gaur aurkeztu du, besteak beste, Eunate Encinasek, Kultura arloko zuzendariak. Helburua, arte garaikidearen bidez gure Bidasoa ibaiaz eta haren oroimen historikoaz eta mugaren kontzeptuaz hitz egiten duten hainbat ekimen gurutzatzea da.
Azoka 10:00etatik 14:30era bitarte egongo da eta jarduerak ohi moduan bidegorri osoan zehar instalatuko dituzte. Zazpi txoko hartuko dituzte artistak desberdinek.
Haur parkearen inguruan Artxiboa-ibaia jarduera jarriko dute Claudia Elies eta Abel Jaramillok. Proiektua irudi kontakizun bat da eta Luis de Uranzuren Cuentos del Bidasoa liburuaren hitzaurrean Jorge Oteiza artistak idatzi zuen esaldian inspiratu dira. Irungo Udal Artxiboko irudiekin lan egin dute.
Aurretik performance gisa aurkeztu zuten Zubi bat zubi bat zeharkatzen ari den pertsona bat da berriz ezagutzeko aukera eskainiko dute Sabrina Diaz Potenzak eta Julieta Gaztañaga, Tanden77ko kide diren artista argentinarrek. Instalazioa ingurabidearen azpiko zubian jarriko dute. Ispilu jolas bati esker, errefrakzio esperientzia batean parte hartzera gonbidatuko dituzte oinezkoak. “Zubi bat zeharkatzea jada ez da gauza bera izango”.
Osinbiribileko guardaren etxe zaharrean Sourcière deituriko jarduera egingo dute Ilazki de Portuondo eta Julie Laymondek. Jarduera anternatiboetako profesionalekin bildu dira eta fluxu ikusezinak hautematen lagundu eta gero, Euskal Herrira gerturatuko dira, inesmen-kontuek oinarritutako korapilo emozionalen bidez. “Faisaien uhartearekin dugun lehen harremanak, rabdomantziaren bidez, jakinarazten digu menderen mendetan sinatutako itun militarrek hiru geruzaz estali dutela uhartea eta haren jariakortasun energetikoa zigilatu dutela”.
Egun hauetan ikusi ahal izan zaio Higinia Garai artistari Paradisua herria gidatzen murala egiten ingurabidearen zubi azpiaren bi aldeetan. Bi muralek elkar hitz egiten dutela adierazi du; alde batean, zenbait pertsona itotzen ari dira eta beste aldean Eugene Delacroixen Askatasuna herria gidatzen koadroari egin dio erreferentzia. “Paradisua herria gidatzen izena du eta pertsonaia nagusia dei egiten ari da migranteei Europako banderarekin baina ez die pasatzen uzten”.
Goizean, 11:00etatik 12:00etara, Ane Rodríguezek eta María José Noainek “Faisaien uhartean inoiz ez da izan – eta ez dago – faisairik” izenburuko ibilaldi bat zuzenduko dute. Ariketa honen bidez, tokien inguruko norbanakoen eta kolektiboaren imajinarioaren joanarekin eta deformazioarekin jolastu nahi da, haien izenetatik eta datozen edo ekartzen dituzten istorioetatik abiatuta.
Irene de Andrés Vegak eta Javier Álvarezek Santiago kalearen bukaeran podcast bat grabatuko dute zuzenean, Bidasoko La Bañera izenekoa, izen bera duen auzoko tokiaren gainean. “Ibaian bainatzeko toki bat zen La Bañera, eta batez ere gazteak ibiltzen ziren bertan, bainatzen eta igeri egiten ikasten, eta kaleko puntu horretan zegoen”. 12:00etatik 13:00etara egongo dira bertan.
Euskal artilea ezagutzea izenburupeko hitzaldi eta tailer bat eskainiko dute Mutur Beltze elkarteko kideek Laia eskulturatik gertu. Elkarteak pedagogia eta ikertze lan bat egin du baserri eredu berriak sormen esperientziatik birpentsatzeko eta horren bueltan egingo da tailerra. Proiektu agroekologiko bat landuko dute.
Mutur Beltz elkarteak pedagogia- eta ikertze-lan bat egin du baserri-eredu berriak sormen- esperientziatik birpentsatzeko, eta lan horren esparruan egingo da tailer hori. Artearen ikuspegitik, proiektu agroekologiko bat landuko dute.