Marrazketa eta Pintura Akademiako arreta presentziala luzatu dute
Hilaren 26 eta 27an Marrazketa eta Pintura Akademian bertan egongo dira irakasleak galderak erantzuteko prest.
Marrazketa eta Pintura Akademian ikasturte berria hastear dira. Ohikoa den bezala, matrikulazioa egiterakoan azken uneko galderak sortu ohi izan dira. Hori dela-eta arreta presentziala luzatu egingo dutela jakinarazi du Irungo Udaleko Kultura Arloak.
Irakasleak hilaren 26 eta 27an, akademian bertan izango dira galderei erantzuteko prest, 17:30etatik 20:00etara.